'Eraitsi SL' antzezlanaren estreinaldia, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 12a, 00:00

Goitibera taldearen Zuri antzezala. Argazkia: goitibera.info

Goitibera taldeak eskainiko du, arratsaldeko 18:00etan hasita, Atsegindegin. 

Geuretik Sortuak sorkuntza bekaren baitan, Goitibera antzerki taldeak Hernanin sortu duen 'Eraitsi SL' lanaren aurre estreinaldia eskainiko du ostiralean, Atsegindegin. Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera antzezlanari eta irekia izango da, beraz, nahi duen oro bertaratu daiteke. 

Udalak jakinarazi du, aste honetan zehar, egonaldia egingo dutela herrian, lanari azken ukituak emateko asmoz. 

 
Euskerazko kultur sorkuntzarako laguntza

Geuretik Sortuak Udalbiltzak sustaturiko euskerazko kultur sorkuntzarako laguntza da, «egonaldi artistikoen bidez euskerazko antzerkigintza, literatura, komikigintza eta ikus-entzunezkoak sortzea helburu duena», argitu du Udalak. Eta hain zuzen, bigarren aldiz hartu du parte Hernaniko Udalak, antzerkigintza erdigunean jarriz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!