Karabeleko Kros Herrikoiak hartuko ditu auzoko kaleak, igandean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 12a, 00:00

2006ko argazkia, Karabeleko Kros Herrikoia hastear.

Lasterketan  parte hartzeko izena eman daiteke 'Krosherrikoia.eus' webgunean.

Iganderako, Karabeleko Kros Herrikoia antolatu du, Belkara auzo elkarteak. Auzotarrentzat eta herritarrentzat data garrantzitsua izango da; izan ere, 1999an izan zen aurreneko edizioa eta 2006an azkena, eta  17 urte beranduago, berriro antolatu dute. 

Aurtengo IXgarren edizioak, hiru kategoria izango ditu; batetik, egongo da infantil maila: 5 eta 10 urte bitarteko haurrek hartuko dute parte bertan, eta goizeko 10:45etan hasiko dira; bestetik dago gaztetxoen maila, 11 eta 16 urte bitartekoak ariko dira, 10:30etan hasita; azkenik, kategoria absolutuan daude helduak, 17 urtetik gorakoek hartuko dute parte bertan, 11:00etan hasita. Azken hauek izango dira izenematea ordainduko dute parte hartzaile bakarrak.

Izena emateko aukera dago 'Herrikrosa.eus' webgunean  eta apuntatu direnek dorsala, egunean bertan jasotzeko aukera izango dute, Belkara elkartean.  

 

Parte hartzaile guztiak, sarituak

Karabeleko Belkara auzo elkarteak azaldu du parte hartzaile guztiak izango direla sarituak, eta helduek lasterketa amaitzean, parte hartzaile guztiek izango dute mokadutxoa jateko aukera. Era berean, kategoria guztietan banatuko dituzte trofeo eta dominak, eta auzoko gazteenarentzat eta beteranoarentzat ere saria izango dela nabarmendu du auzo elkarteak. 

Lasterketan parte hartu ostean, nahi duenak kiroldegian dutxa bat hartzeko aukera ere izango duela ohartarazi dute antolatzaileek. Eta amaitzeko, Karabeleko Belkara elkarteak Karabeleko Kros Herrikoian parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!