Bihar amaituko da Doberaren Negulekuetan izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 12a, 00:00

Gustora egon ohi dira etxeko txikiak, Negulekuetan. Artxiboko argazkia.

'Dobera.eus' webgunean eman daiteke izena Negulekuetan.

Neguarekin batera, badatoz Gabonak eta horrekin batera Doberak antolatutako Negulekuak. Bi astez, ekintza ugaritan parte hartzeko aukera izango dute etxeko txikiek; hala nola, ludotekan, irteera txikiak egitea, jolasak, sukaldaritza tailerrak, etab. Hernaniarrez gain, ereñotzuarrek ere izango dute, Negulekuez gozatzeko aukera. 

Abenduaren 22an hasi eta urtarrilaren 5era arte izango dira Negulekuak. Bertan 3 eta 10 urte bitarteko haurrek har dezakete parte. Aurten gainera, ordutegia zabaldu dute: goizeko 08:00etatik 09:00etara bitartean harrera egingo zaie umeei; eta hasiera emango zaie Negulekuei, 09:00etan. 

Eskaintza bi astekoa izan arren, aukera ezberdinak eskaintzen ditu Doberak: «lehenengo astean bakarrik parte hartzea 70 euro,  eta Doberako bazkideak 65 euro; bigarren astean bakarrik parte hartzea 55 euro, eta Doberako bazkideak 50 euro; edota nahi izanez gero, bi asteetan ere aritu daiteke 110euroren truke, eta Doberako bazkideek, aldiz, 105 euro. Aurten gainera, seme-alaba bat baino gehiago apuntatuz gero, prezio berezia eskaintzen dugu: lehenengo astean, 60 euro eta bazkideek 55 euro, bigarren astean, 45 euro eta bazkideek 40 euro eta 2 asteetan zehar arituz gero, 95 euro eta bazkideek 90 euro».

 

Izenematea bihar arte

Negulekuetan izena emateko aukera bihar amaitzen da, eta talde kopurua mugatua izango denez, Dobera Euskera Elkarteak gomendatu du «azkar ibiltzeko». Apuntatzeko aukera dago 'dobera.eus' helbidera idatzita. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!