Inauterietako kartela aukeratzeko bozka eman daiteke, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 11a, 12:49

Biterin eman daiteke bozka, edo 'kultura.hernani.eus' webgunean.

Aurten ere,  2024ko Inauteriak iragartzeko kartelaren aukeraketa herritarren esku utzi du Hernaniko kultura sailak Lau kartelen artean aukeratu ahal izango dute hernaniarrek, eta horretarako, bozka emateko aukera izango dute, gaurtik abenduaren 22ra bitartean, Biterin edo 'kultura.hernani.eus' webgunean. Pertsona bakoitzak bozka bakarra emateko aukera izango. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!