Kuota kobratuko da abenduaren 17an

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 11a, 00:00

Urtero bezala abenduaren 17an, igandean, kuota kobratzera pasako dira Osiñagako Auzo Elkartetik. Urteko kuota 10 eurokoa da, loterian euroko bateko partizipazio barne, Gabonetako saskiaren zozketan partehartzeko aukerarekin. Egun horretan etxean egongo ez denari, bizilagunari uztea eskatzen diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!