Sukaldaritza ikastaroan izenematea irekiko da gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 11a, 00:00

Bigarren sukaldaritza ikastaroa antolatu du Udaleko Kultura sailak. Ikastaroa Kulturarteko Plaza Feministan izango da, urtarrilaren 8tik martxoaren 25era. Astelehenetan, bi orduko saioa izango da: 18:45etik 20:45era. Izenematea gaurtik abenduaren 22ra egin beharko da Biterin. Ikastaroaren prezioa 64,20 euro izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!