Gabon Kanten Jaialdia eskainiko da ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 11a, 00:00

20:00etan hasiko da parrokian eta Kantuz abesbatzak, Parrokiko abesbatzak, Goiz Eguzkiko abesbatzak eta Ozenki abesbatzak hartuko dute parte.

Osteguna abesten amai­tu­ko dute askok, Gabon Kan­ten Jaialdia antolatu baitu, Her­na­ni­ko Kantuz Abesbatzak. Arra­tsal­deko 20:00etan hasiko da, San Joan Bataiatzailearen parrokian. Aurreko urteetan bezala, hain­bat abesbatzek hartzen dute parte abenduaren 14an, hain zuzen: San Joan Parrokiakoak, Goiz Eguzki abesbatzak, Ozenki abesbatzak eta Kantuz abes­ba­tzak. Koru ba­koi­tzak hiru abesti kantatuko dituzte.

Ozenki abesbatzak, Eguberrion, Jesus Marian seme eta Gospel train abestuko du, Imanol Ka­mio­ren zuzendaritzapean. Goiz Eguzkik: Be­len­go artzai onak, Zeru lurren errege eta Haurtxo maitagarri bat eskainiko du Xabier Zubimendik zu­zen­duta. San Joan Bataiatzailearen pa­rro­kiako abesbatzak, Transeamus, Haur eder baten bila eta Eguberri hemen dugu abestuko dute, Imanol Kamioren zu­zen­daritzapean. Eta Kan­tuz abesbatzak: Gaudete, Ukrainiako kanpainak eta Non degu, non eskainiko du, Igor Arroyok zu­­zen­duta.

Abenduaren 17an, Ozenki eta Eresmin abesbatzak udaletxeko Areto Nagusian

Bestetik, abenduaren 17an, kontzertua eskainiko dute Ereñotzuko Ozenki eta Donostiako Eresmin abesbatzek, Hernaniko udaletxeko areto nagusian, eguerdiko 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!