Iturmendiko kobazuloa bisitatu zuten Portuko auzotarrek

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 11a, 00:00

Kobazuloaren kanpoaldean atera zuten argazkia bertaratu ziren 35en bat lagunek.

Portu Auzoko bizilagunak Iturmendiko kobazulora joan ziren, pasa den ostiralean, eta ederki pasa zuten. Adin guztietako auzotarrak animatu ziren kobazuloa bisitatzera. Ondoren, eguerdian babarrun jatea antolatu zen eta babarrun jana ederra dastatu zuten. Umeentzako fritoak eta oilaskoa ere izan ziren jateko, baina goizean zehar Iturmendin bizitakoa ez dute ahaztuko berehala. Argazkia ere atera zuten kobazuloaren kanpoaldean. 35 bisitari inguru hurbildu zen eta egun ederra pasa zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!