Euskeraz ez dakiten gurasoentzat hitzaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 11a, 00:00

No sé euskera. ¿Cómo ayudo a mis hijos/hijas? izenburupean, gurasoei zuzendutako hitzaldia eskainiko da gaur 17:30etatik 19:00etara Erribera kulturgunean. Helburua, seme alaben hizkuntza ohituretan eragitea izango da eta gaurkoa gaztelaniaz eskainiko du Irati Odriozolak (UEMA). Doakoa da hitzaldia eta euskeraz ez dakitenentzat dago zuzendua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!