Saneamendu lanen ondorioz aldaketak izango dira bihartik Urbieta eta Aristizabal kaleetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 10a, 00:00

Ostiralera arte Urbieta kalea noranzko bakarrekoa izango da, Marieluts aldera, eta Aristizabal kalea moztu egingo da.

Anbulategi aurrean egin beharreko sanemaendu lanak direla eta, Aristizabal kalean trafikoa moztu egingo da bihartik abenduaren 15era arte (biak barne).

Mozketa honen ondorioz, Urbieta kalea noranzko bakarrekoa izango da eta Atsegindegitik Marieluts aldera irteteko balioko du. Era berean, Karobieta auzoko 4-8 atarietara doan kalea itxita geratuko da eta ezingo dira ibilgailuak sartu edo atera. Amaitzeko, Aristizabal 3-9 atarietara sartu nahi dutenek Oartzu (Oarso) kaletik egin beharko dute.

 

Aldaketak Lurraldebus eta Hiribusean

Aldaketa hauek eragina izango dute autobus zerbitzuetan. Honela, Lurraldebusen lineek aldaketak jasango dituzte. Lanak amaitu bitartean, biharko 09:05etatik aurrera, Astigarragako autobusetan (BU12 eta BU13) Txirrita 10etik, Txirrita 8ra pasako dute geltokia.

BU05, BU06 eta BU11 zerbitzuetan, hau da Andoain, Ospitaleak eta Aieteko autobusetan aldaketak ondorengoak dira: Donostiarantz Txantxilla 7ko, Karobieta 33ko eta Marieluts 48ko (Meabe) geltokiak bertan behera geratzen dira eta geltoki berria Karobi elkartearen parean izango da, Ertzaintzaren komisaria dagoen biribilgunetik gertu. Andoaingo norantzan bertan behera geratuko dira kiroldegiko, Txantxilla 7ko eta Santa Barbara 30eko geltokiak eta geltoki berria Txirrita 10ean izango da, hau da, Astigarragakoa ateratzen den geltokian.

Hiribusaren 0 linean, ordutegiaren arabera, Marieluts 10, Urbieta (osasun zentroa), Antziola 10 eta 17, Atsegindegi/Urbieta, Txantxilla 7 eta Zinkoeneako geralekuak bertan behera geratuko dira. Hurbileneko geltokiak Antziola biribilgunea, Sandiusterri eta Elkano (Biteri) izango dira.

1 eta 2 lineako Txantxilla 7 ezabatu egingo da. Hurbileneko geltokiak Sandiusterri eta Atsegindegi (Urbieta) izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!