Denontzateko kideak Abu Dabin, Munduko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 10a, 00:00

Eneko Pontesta, Lucio Roman eta Imanol Etxabe.

Spartan Racen hartuko dute parte asteburuan zehar Imanol Etxabe, Eneko Pontesta eta Lucio Roman kirolariek.

Hernanin dagoen Denontzat klubeko hiru kidek Spartan Race lasterketako Munduko Txapelketan hartuko dute parte asteburu honetan Abu Dabin. Arabiar penintsulako herrialde honetara bidaiatu dute Imanol Etxabe, Lucio Roman eta Eneko Pontesta taldekideak eta bakoitzak bere adineko kategorian lehiatuko da. Abu Dabiko dunetan barrena antolatu dute ibilbidea eta ahalik eta posturik onenak lortzen saiatuko dira.

 

Aitor Lizarazu, nagusi Suedian

Bestalde, Aitor Lizarazu atleta hernaniarrak Pro kategoriako garaipena lortu zuen pasa den asteburuan Hyrox Stockholmen, Suedian. 58:55eko denbora ikusgarria egin zuen eta Munduko 30 Hyrox atleta onenen artean jarri da hernaniarra. Lizarazuk azken urteotan lasterketa hauek eta boleibola uztartu ditu. Boleiboleko entrenatzailea eta epailea ere bada.

Aitor Lizarazuk Estokolmon irabazi zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!