Lur Ocon, bigarren Gipuzkoako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 9a, 00:00

Lur Ocon.

Pasa den igandean lortu zuen zilarra Irunen eta Xabier Barberenak urrea lortu zuen M55 mailan.

Joan den igandean jokatu zen 53garren Irungo Hiriko Krosa eta aurten Gipuzkoako Txapelketa ere bazen. Kategoria guztietako probak izan ziren, benjaminetatik hasi eta beteranoetaraino. Bertan izan ziren CD Hernaniko 21 lasterkari, eta emaitza onak lortu zituzten.

Lur Oconek zilarrezko domina lortu zuen 16 urtez azpiko kategorian. 10 minutu eta 14 segunduko denbora behar izan zuen krosa amaitzeko eta Tolosako Ekhi Civico baino bost segundu gehiago behar izan zituen. Tolosarrak lortu zuen urrea.

55 urtez azpikoetan Xabier Barberenak lortu zuen urrea eta garaipena. Hernaniarrak Miguel Angel Cristobal eta Ignacio Unanue gainditu zituen helmugan eta Gipuzkoako eta Irungo Kroseko txapeldun izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!