Txantxangorriko kide den Asier Arrizabalaga, Espainiako txapeldun izan da ehiza txakurrarekin, ehiza txiki modalitatean. Abenduaren 3an, txakurrarekin ehiza txikia egiten duten Estatuko ehiztari onenak elkartu ziren Alacanteko Crevillente barrutian, Espainiako Ehiza Txikiaren Txapelketako finala jokatzeko. Txapelketa hau Espainiako Ehiza Federazioaren kirol-egutegiko proba nagusia da.
Lehiaketa gogor baten ondoren, azkenean Asier Arrizabalagak lortu zuen txapelketako lehen postua, lau eper ehizatuta eta 2.200 puntu lortu ondoren. Atzetik geratu ziren Rafael Martínez Velert, hiru eper eta bi untxi (2.150 puntu) ehizatu ondoren, eta David Pascual Blanco, hiru eperrekin (1.650 puntu).
Espainiako 28 ehiztari onenetarikoak hartu zuten parte finalean. Lehendabiziko bi ordutan ez zegoen lehenengo postuan, baina bikain amaitu zuen Txantxangorriko ehiztariak.