Kanikaren negulekuetan izena emateko aukera, beste hamar egunez

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 8a, 00:00

Abenduaren 17ra arte eman daiteke izena, 'kanika.aisia@gmail.com' helbide elektronikora idatzita.

Aurtengo neguko oporretarako ere Negulekuak antolatu ditu Kanika Aisaldi Taldeak; iaz bezala, urtarrilaren 2tik 4ra Beizamara joango dira. 2010 eta 2017 urteen artean jaiotako gaztetxoei zuzendutako egonaldia izango da.

Prezioa 50-60 euro ingurukoa izango dela aurreikusten dute Kanikako kideek.

Bertara joateko asmoa dutenek, dagoeneko eman dezakete izena kanika.aisia@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Epea abenduaren 17an amaituko da. Informazio gehiago nahi duten pertsonek 623 016 905 telefonora deituta edota Kanikaren sare sozialetara idatzita lortu dezakete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!