Salgai daude abenduaren 15eko bertso afarirako txartelak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 8a, 00:00

Bertso Lata ekimenaren barruan, bertso afaria antolatu dute Hernaniko Bertso Eskolako kideek abenduaren 15erako. Santa Barbara elkartean, kantuan arituko dira Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak, 'librean eta ez hain librean'. Afarira joateko txartelak salgai daude dagoeneko Garin, Txili eta Trinpontzi tabernetan, 35 euroren truke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!