Bartzelonan jokatuko du gaur Hernaniko 23 urtez azpiko taldeak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 9a, 00:00

Asteburu honetan 23 urtez azpiko taldea izango da partidua jokatuko duen bakarra. Bartzelonara bidaiatu beharko du taldeak, FC Barcelonaren kontra jokatzeko. Gaur arratsaldean izango da partidua, 16:00etan, La Foixarda zelaian. Hernaniri garaipenak lortzea dexente kostatzen ari zaio denboraldi hasiera honetan; momentuz, bost jardunalditan lau porrot eta garaipen bat jaso ditu. Katalanen kasuan, berriz, hiru garaipen eta bi porrot jaso dituzte orain arteko partiduetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!