Najerako eta Baztango finalerdiak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 9a, 00:00

CD Hernaniko zazpi pelotari arituko dira asteburuan txapelketa horietako finalerdietan. 

Partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte Najerako eta Baztango txapelketetan CD Hernaniko zenbait pelotarik, bertako finalerdiak jokatuko baitira asteburuan.

Kadete mailan Ekhi Oses hernaniarrak, Ibarzabalekin batera (Markina), Irurtzungo Salaberria anaien aurka jokatuko dute, igandean, Elizondon. Infantiletan Oberena taldeko bikotearen aurka arituko dira Imanol Ormazabal eta Lier Zugasti; Atarrabiaren aurka Aratz Labaka eta Oier Arsuaga; eta Petaca-Illarramendi bikotearen aurka Unax Mendiable eta Caballero (Eple). 

Gipuzkoako Banakako txapelketari dagokionez, Garikoitz Arizmendi bigarren mailako seniorrak final zortzirenak jokatuko ditu Gorostidiren aurka (Zazpi Iturri).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!