Ignacio Ocioren omenezko partidua jokatuko dute abenduaren 16an

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 9a, 00:00

Ignacio Ocio.

Bera Beraren eta Beti Onaken arteko partidua izango da kiroldegian. Ocioren «konpromisoa» nabarmendu dute Hernaniko klubetik.

Egun berezia izango da abenduaren 16a Hernaniko eskubaloiarentzat. Ignacio Ocio Hernaniko Eskubaloi Taldeko entrenatzailea izan zenaren omenez, Bera Bera eta Beti Onak taldeen arteko partidua jokatuko dute kiroldegian. Hernaniko Eskubaloi Taldeak antolatu du partidu bidezko omenaldia, Ociok izan zuen «konpromisoa eta grina» aitortzeko: «Bere lan nekaezina zela medio, kirol komunitatean ondare iraunkorra utzita hil zen». 

Partidua 18:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euroan salduko dituzte. Sarrerarekin batera zozketarako zenbakia eskuratu ahal izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!