Euskal Ligako neskek garaipena lortu zuten Basauriren kontra

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 9a, 00:00

Enirek sartu zuen garaipenaren gola.

Asteazkenean jokatu zuen Euskal Ligako nesken taldeak, eta garaipena eskuratu zuen etxetik kanpo. Enirek sartu zuen paritiduko gol bakarra.

Pauldarrak liderraren aurka etxean galdu ondoren, segituan lortu du Hernaniko Euskal Ligako nesken taldeak emaitza txarrari buelta ematea. Asteazkenean jokatu zuten 14. jardunaldiko partidua, eta Basauritik hiru puntuak eskuratuta itzuli ziren berdeak.

Enirek sartu zuen partiduko gol bakarra. Partidu gogorra izan zen, eta defentsa laneko sendotasuna izan zen garaipena lortzeko gakoa.

Zubipera itzuliko da taldea datorren astean, Eibarren kontrako partidua jokatzeko.

Bailarako beste bi talde nagusiek atseden hartuko dute asteburu honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!