Bertsoarekin gozatzeko sei jarduera izango dira aurtengo Bertso Latan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 9a, 00:00

Aurtengoan ere Milagrosan izango da jaialdia.

Abenduaren 13an hasiko da aurtengo Bertso Lata, umeen eguneko saioarekin. Jaialdia 22an izango da.

Urteroko legez, bertsolaritzarekin lotutako jarduera ugari antolatu ditu Hernaniko Bertso Eskolak, Bertso Lata ekimenaren barruan. Bertso afaria, jaialdia, saio bereziak... denetik izango du aurtengo egitarauak, eta bertsozale guztiek izango dute gozatzeko aukera. 

Datorren asteazkenean izango da lehenengo ekintza. Umeei zuzendutako saioarekin hasiko da 2023ko Bertso Lata, eta urtea bukatu arte astero eskainiko dituzte saioak. Hilaren 15ean, esaterako, Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak Santa Barbara elkartean kantatuko dute, 'Librean eta ez hain librean' izenburupean prestatutako bertso afarian.  

Aurtengo jaialdia abenduaren 22an izango da, Milagrosa aretoan; eta 'Izena eta izana' saio berezia ere mantendu dute.

 

BERTSO LATA

HERNANI

ABENDUAK 13

Umeen eguna.

ABENDUAK 15

21:00 'Librean eta ez hain librean' bertso afaria, Santa Barbara elkartean. Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio.

Sarrerak Tripontzin, Txilin, Garinen edo hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidean.

ABENDUAK 22

19:00 Jaialdia, Milagrosan. Unai Agirre, Unai Iturriaga, Jone Uria eta Nerea Ibarzabal.

Txartelak egunean bertan Milagrosan, saioa hasi baino ordubete lehenago.

ABENDUAK 24

16:00 Olentzeroa, Iparragirre sagardotegitik hasita.

ABENDUAK 29

19:00 'Izena eta izana' bertso saioa, Kontrakantxa Gaztetxean. Eli Pagola, Eli Zaldua, Iker Ormazabal eta Iker Osa.

ABENDUAK 31

Urte zaharreko erronda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!