Musika Bandaren kontzertua, parrokian

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 7a, 00:00

Abenduaren 23an eskainiko du Bandak Gabonetako kontzertua. Aurtengoa berezia izango da gazteen abesbatza batekin.

Abenduaren 23an, larunbata, arratsaldeko 20:00etan, Gabonetako ohiko kontzertua eskainiko du Hernaniko Musika Bandak, San Joan Batailatzearen parrokian.

Aurtengoa berezia izango da, Bandako musikariak Musika Eskolako gazteen abesbatza batekin batera arituko baitira. Guztira 130 musikari arituko dira, instrumentu jole eta ahots artean. Abesbatzako partaide gehienak oso gazteak izango dira 12-15 urte tartekoak, eta hauei laguntzeko Dakapo Musika eskolako abesbatzak ere parte hartuko du. Abesbatza honen partaideak 20 urte ingurukoak direlarik.

Kontzertu honekin Hernaniko Musika Bandak herriko beste hainbat musika talde baloratu nahi ditu, beraiekin lana uztartuz eta musika eskainiz.

Abenduaren 24an, Kaxkoan

Abenduaren 24an, Musika Banda herriko Kaxkoan barrena arituko da, arratsaldeko 20:00etan hasita, Olentzero abestia interpretatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!