Saneamendu lanak direla eta, aldaketak Aristizabalen eta Urbietan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 7a, 00:00

Saneamendu lanak anbulategi aurrean egingo dira.

Abenduaren 11tik 15era Urbieta kalea trafikoarentzat noranzko bakarrekoa izango da eta Aristizabal kalea moztuko da.

Anbulategi aurrean egin beharreko sanemaendu lanak direla eta, Aristizabal kalean trafikoa moztu egingo da abenduaren 11tik 15era (biak barne). 

Mozketa honen ondorioz, Urbieta kalea noranzko bakarrekoa izango da eta Atsegindegitik Marieluts aldera irteteko balioko du. Era berean, Karobieta auzoko 4-8 atarietara doan kalea itxita geratuko da eta ezingo dira ibilgailuak sartu edo atera. Amaitzeko, Aristizabal 3-9 atarietara sartu nahi dutenek Oartzu kaletik egin beharko dute.

Hiribusean eta Lurraldebusen aldaketak

Aldaketa hauek eragina izango dute autobus zerbitzuetan. Honela, Lurraldebusen lineek aldaketak jasango dituzte eta informazioa eguna iritsi ahala zabalduko dute.

Hiribusaren 0 linean, ordutegiaren arabera, Marieluts 10, Urbieta (osasun zentroa), Antziola 10 eta 17, Atsegindegi/Urbieta, Txantxilla 7 eta Zinkoeneako geralekuak bertan behera geratuko dira. Hurbileneko geltokiak Antziola biribilgunea, Sandiusterri eta Elkano (Biteri) izango dira.

1 eta 2 lineako Txantxilla 7 ezabatu egingo da. Hurbileneko geltokiak Sandiusterri eta Atsegindegi (Urbieta) izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!