Iturmendiko kobara irteera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 7a, 00:00

Hernaniko Udalak eta Portuko Auzo Elkarteak  Iturmendiko jentilzuloko kobara irteera antolatu dute, biharko. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua Ibarrolaburu plazan; bertan denak elkartu eta oinez abiatzeko Iturmendira. Goiza kobak ikusten pasa ostean, eguerdiko 14:30etan denak elkartuko dira babarrun jate eder baten bueltan. Antolatzaileek azaldu dute, umeek fritoak eta oilaskoa izango dutela aukeran. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!