Hernani Zineklubaren lagun-txartela eskuratzeko aukera hernaniarrek, astelehenetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 7a, 00:00

Andrés Daniel Sainz, Nagore Irastorza, Aitor Huizi eta Gaizka Izagirre, Biterin.

Guztira sei film ikusteko aukera emango du txartelak, urtarriletik ekainera bitartean proiektatuko diren saiotarako, hain zuzen.

Hernani Zineklubak HZ Laguna txartela sortu du, sei film ikusteko aukera emanez. Txartel hau urtarriletik ekainerako saioetarako izango da baliagarria, eta 12 euroko prezioa du bakoitzak. Beraz, bi film dohainik ikusteko aukera eskainiko zaie herritarrei. 

Gabonak ate joka diren honetan, Hernaniko Udalak aitortu du zinemazaleentzako opari egiteko aukera polita dela HZ Lagun txartela. Eta erosteko aukera izango dute hernaniarrek, astelehenetik aurrera, Biteriko leihatilan.

Hilabetean behin, filma Biteriko pantaila haundian

Hernani Zineklubak hilean film bat proiektatuko du ekainera bitarte. Hernani Zineklubaren helburu nagusia da zinema aniztasuna Hernanira erakartzea, hala nola, film klasikoak, euskerazkoak, komertzialak edota egile zinemak. Guztiak jatorrizko bertsiotan izango dira, azpitituluekin. Eta euskal filmak direnean, zuzendari eta aktorekin solasaldiak ere izango dira: «Helburua hernaniarren artean zinemarekiko pasioa  hedatzea izanik», aitortu dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!