Igandeko kantu bazkariak Goiz Eguzki bete zuen

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 6a, 00:00

Goiz Eguzkiko aretoan izan zen kantu bazkaria eta ederki pasa zuten bildutakoek.

Goiz Eguzkiko aretoa lepo bete zen igandeko kantu bazkarian. «Giro oso oso ona, errepikatzeko modukoa» izan zela adierazi dute antolatzaileek. Bapo bazkaldu zuten eta Imanol Kamiok girotu zuen bere soinuarekin. Eztarriak berotu zituzten bazkarian eta ondoren kantuan ibili ziren bildutakoak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!