Musika Bandak, kontzertua parrokian

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 6a, 00:00

Abenduaren 23an eskainiko du Gabonetako kontzertua eta aurtengoa berezia izango da gazteen abesbatza batekin.

Abenduaren 23an, larunbata, arratsaldeko 20:00etan, San Joan Batailatzearen parrokian, Hernaniko Musika Bandak ohiko Gabonetako kontzertua eskainiko du.

Aurtengoa berezia izango da, bandako musikariak musika eskolako gazteen abesbatza batekin batera arituko baitira. Guztira 130 musikari arituko dira, instrumentu jole eta ahots artean. Abesbatzako partaide gehienak oso gazteak izango dira 12-15 urte tartekoak, eta hauei laguntzeko Dakapo Musika eskolako abesbatzak ere parte hartuko du. Abesbatza honen partaideak 20 urte ingurukoak direlarik.

Eskainiko diren piezak dira: Iratxoa, Dizdika Zeruan, Sleep, Aurtxoa Seaskan, Atez ate Gabonetan, O Holy night, Neguaren baitan, Hymn to the fallen eta Sleigh ride.

Kontzertu honekin Hernaniko Musika Bandak balorean jarri nahi ditu herriko beste hainbat musika talde, beraiekin lana uztartu eta musika eskainiz.

 

Abenduaren 24an, Kaxkoan

Abenduaren 24an, Musika Banda herriko Kaxkoan barrena arituko da arratsaldeko 20:00etan hasita Olentzero abestia interpretatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!