Aurtengo Gabonetan ere, eskubaloi kanpusa

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 6a, 00:00

Lehenengo txanda abenduaren 26tik 29ra izango da eta bigarrena, urtarrilaren 2tik 5era.

Aurten ere Hernani Eskubaloi Taldeak Gabonetako kanpusa antolatuko du Hernaniko Kiroldegian 2006 eta 2015 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat.

Bi txanda izango dira: lehenengo txanda abenduaren 26tik 29ra, 15:00etatik 18:00etara, antolatu da; eta bigarren txanda urtarrilaren 2tik 5era, 15:00etatik 18:00etara izango da.

 

Plaza mugatuak dira eta abenduaren 18ra arte eman daiteke izena

Izena emateko epea abenduaren 18ra arte izango da eta plaza mugatuak izango dira. Hori dela eta, izen ematearen ordena lehenetsiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!