Etzi, Iturmendi kobazulora irteera

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 6a, 00:00

Portu auzoko bizilagunek etzirako Hernaniko Iturmendi jentilzuloko kobara irteera antolatu dute. Goizeko 10:00etan izango da eta oinez irtengo dira Ibarrolaburu plazatik. 14:30etan babarrun jatea izango da eta umeentzako fritoak eta oilaskoa ere izango da. Pedro Mari tabernan eman behar da izena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!