Migratzeko eskubidearen astea, protagonista

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 6a, 00:00

Hirugarren urtez Migratzeko eskubidearen aldeko ekintzak antolatuko dira, abenduaren 11tik hasita, Kulturarteko Plaza Feministan.

Abenduko agenda Kulturarteko Plaza Feministan Migratzeko Eskubidearen Aldeko Asteak markatuko du. Abenduaren 11tik 18ra, aste osoko egitaraua izango da. Duela hiru urtetik antolatzen da, Hernaniko Udalaren eta AMHER-SOS Arrazakeria Elkartearen eskutik; eta aurten fokua helmugan jarriko da.

Astelehenean. Migrantas erakusketa ire­kitzearekin batera emango zaio hasiera Migratzeko Eskubidearen Aldeko Asteari.

Hilaren 14an eta 15ean hitzaldiak izango dira migrazio-doluari eta Ulisesen Sindromeari buruz, eta genero arrazakeriari buruz. Eta azkenik, abenduaren 16an, bidean hil diren migratzaileak omentzeko lore eskaintza egingo da Karabeleko zubian.

Migratzaile asteaz kanpo, KarmeLaHozek Lau urtaroak performancea eskainiko du abenduaren 15ean. Abenduaren 20an, pentsamendu feministak gogoetagai izango dira.

 

ABENDUA KULTURARTEKO PLAZA FEMINISTAN

Abenduak 11-18, Memoriaren maindirea jostea, Kulturarteko Plaza Feministan.

Abenduak 11, 'Migrantas' erakusketaren irekiera. KPFn, 19:00etan. Erakusketa 22ra arte.

Abenduak 14, Hitzaldia: 'Migrazio-dolua eta Ulisesen sindromea'. Kulturarteko Plaza Feministan, 18:30etan.

Abenduak 15, Hitzaldia: 'Genero arrazakeria'. Kulturarteko Plaza Feministan, 18:00etan

Abenduak 15, KarmeLaHozen 'Lau urtaroak' performance-a, 20:00etan.

Abenduak 16, Azoka, Atsegindegin, 10:00etatik 12:00etara.
-Migratzeko eskubidearen aldeko martxa, Atsegindegitik abiatuta, 12:30etan.
-Lore eskaintza, Karabeleko zubian, 13:30etan.

Abenduak 20, Pentsamendu feministak gogoetagai. Irakurgaia. Erresistentziarako gorputzak: bollerak. 18:00-20:00, Izena eman behar da.
Gabonetan goizez bakarrik egongo da irekita KPF.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!