Babesa adierazteko argazkia bihar Tilosetan eta Rap Gaua etzi Gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 5a, 00:00

Hernaniko udal pilotaleku ondoko eskaileretan, elkartasun argazkia aterako da, bihar 13:00etan, ostiralean Donostian egingo den Aitor Zabaletaren omenez eta faxismoaren aurkako manifestazioari babesa adierazten. Bestetik, etzi (abenduak 7) 22:00etatik aurrera Rap gaua izango dela Kontrakantxa Gaztetxean. Jaialdian 3 rap taldek hartuko dute parte, horien artean Gorane Hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!