Zortzi garaipen lortu zituzten Hernaniko taldeek, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 5a, 00:00

Senior neskek 3-1eko emaitzarekin amaitu zuten partidua, Aretxabaletako Arizmendiren aurka.

Hernaniko boleibol taldeek guztira zortzi garaipen eta hiru porrot jaso dituzte asteburuan. Senior neskek, berriro ere garaipena lortu zuten etxean, Aretxabaletako Arizmendi taldearen aurka. 3-1eko emaitzarekin amaitu zen partidua Hernaniren alde. Hirugarren eta laugarren jokoetan, etxeko taldeak ez zien aukerarik eman bisitariei: (25-20, 19-25, 25-11 eta 25-13). 

Jubeniletan, mutilek ere garaipena lortu zuten Zarautzen, Aidean taldearen aurka eta 0-3eko garaipenarekin itzuli ziren hernaniarrak etxera. Jubeniletan, nesken bi taldeek emaitza ezberdinak lortu dituzte; batetik, Hernani 1 taldeak Ostadar taldea gainditu zuen 0-3ko emaitzarekin; eta bestetik, Hernani 2 taldeak ezin izan zuen gailendu; izan ere, 0-3 galdu zuen Ttantta Oarso taldearen aurka.

Kadeteetan, mutilek partidu gogorra eta luzea jokatu bazuten ere, Hernanik 3-2  garaitu zuen Ipar Tantak taldea. Nesketan, berriz, hirutik bi garaipen lortu zituzten: Hernani 1 taldeak 3-1 irabazi zion Mayumi Irun taldeari; Hernani 2 taldeak Hondarribiako Harresi 2 taldearen aurka 0-3 irabazi zuen; eta Hernani 3 taldeak etxean hartu zuen Aitzondo NKT taldea eta 0-3ko porrota jaso zuen etxeko taldeak.

Infantil mutilek, ezin izan zuten Hondarribiako Harresi taldea garaitu: 0-3 amaitu zen partidua, etxeko kantxan. Maila berean, neskek, emaitza onak lortu zituzten orokorrean. Hernani 1 taldeak Irungo Mayumi taldearen aurka irabazi zuen (2-3); eta Hernani 2 taldeak etxean jokatu zuen 3-1eko emaitzarekin, Oarso Gorria taldearen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!