Hirugarren June Ruiz hernaniarra, Madrilen

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 5a, 00:00

June Ruiz tiratzaile hernaniarra, Madrilen.

June Ruiz tiratzaile hernaniarra, une honetan  kadete mailako Espainiako Esgrima Federazioaren rankingean hirugarren postuan doa.

Pasa den asteburuan, June Ruiz Fortuna taldeko tiratzaile hernaniarrak, hirugarren postua lortu zuen Madrilen burutu zen kadete mailako Espainiako zirkuitu esgrima frogan. Ruizek, zazpigarren postuen poulea igaro ondoren, lehenengo kanporaketa irabazi zuen, zortzirenetan eta final laurdenetan. Hala ere, finalerdietan Valeria Verderen aurka galdu zuen. 

Asteburuko emaitzaren ondorioz, June Ruiz hernaniarra,  kadete mailako Espainiako Esgrima Federazioaren rankingean 3garren postuan doa. Era berean, eskuratutako emaitzari esker, Espainiako Selekzioak Madrilen abenduaren 16an eta 17an jokatuko den Junior Mailako Munduko Kopan hartuko du parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!