Julian Romerok irabazi du Hernaniko Xake Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 4a, 00:00

Jon Altuna 'Oxan'en kontrako finalean nagusitu zen atzo, Kixkal tabernan.

Julian Romerok jantzi du txapela, Hernaniko Xake Txapelketan. Hernaniarren arteko finalean, Jon Altuna 'Oxan' menderatu zuen Romerok, atzo, Kixkal tabernan. Txapelketako ligaxkan ere, beraiek izan ziren bi onenak.

Finalera sailkatzeko, txapeldunak Miguel Angel Hernandez 'Xerpa' menderatu zuen, semifinal luzean. Askoz ere laburragoa izan zen beste semifinala, Oxanek Ibon Ramosi irabazi ziona, ordu erdiko partidan. Hirugarren posturako partidan, Xerpa izan zen nagusi, eta laugarren postuan bukatu du Ramosek.

Xenki Arruarte eta Ekai Legorburu.
 

Ekai Legorburu garaile, haurren txapelketa azkarrean

Finalaz gain, haurren xake txapelketa azkarra ere jokatu zen atzo. Zortzi gaztetxok hartu zuten parte, eta Ekai Legorburu izan zen onena, finalean Xenki Arruarteri irabazita. Guztiek jaso zuten domina bana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!