Hilaren 15ean bertso afaria, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 4a, 00:00

Santa Barbara elkartean izango da, aurtengo Bertso Lataren barruan. Txartelak salgai daude Garinen, Txilin eta Tripontzin, 35 euroan.

Indartsu hasiko da aurtengo Bertso Lata, aste eta erdi barru, Hernaniko Bertso Eskolak antolatuta. Izan ere, puntako bertso afaria antolatu dute abenduaren 15erako, Santa Barbara elkartean: bi txapeldun haundi ariko dira bertsotan, Maialen Lujanbio hernaniarra eta Andoni Egaña zarauztarra, 20:30etan hasiko den afarian. 'Librean eta ez hain librean' jarri diote izenburua.

Bertso afarirako txartelak dagoeneko salgai daude, 35 euroan, herriko hiru tabernatan: Garinen, Txilin eta Tripontzin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!