Bingo musikatua gaur, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 4a, 00:00

Euskeraren Eguneko ospakizunak borobiltzeko, bi zita izango dira gaur bailaran. Batetik, Astigarragan, gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu dute, 17:30etan Erriberan: 'Zer egin gure seme-alabek inguru euskaldunagoa izan dezaten'.

Hernanin, berriz, euskal abestien bingo musikatua antolatu du Doberak. Milagrosan izango da, 18:00etan hasita (ez 19:00etan, atzoko Kronikan argitaratu bezala). Euro baten truke jokatu daiteke, eta makina bat sari izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!