Xake txapelketaren finala jokatuko da gaur Kixkalen

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 3a, 00:00

Xake partidua. Artxiboko irudia

Gaur arratsaldean bukatuko da Hernaniko Xake Txapelketa, Kixkal tabernan. Arratsaldeko 15:30etan hasita, finalerdiak jokatuko dituzte aurrena: Oxan eta Ibon Ramos ariko dira aurrez aurren batean, eta Julian Romero eta Xerpa bestean. Ondoren, finala jokatuko dute bi irabazleek. Gainera, haurren xake txapelketa azkarra ere jokatuko dute Kixkalen bertan, 16:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!