Kantu bazkariak, bakarrizketak eta bingo musikatua, Euskeraren Eguna ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 3a, 00:00

Bertso bazkaria Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondoren eskutik.

Atzo bertso bazkariak, dantza erakustaldiak eta jolas tailerrak antolatu ziren bailaran. Gaur beste hainbeste aukera daude euskeraz gozatzen jarraitzeko

Euskeraren Eguneko ospakizunek ez dute etenik bailaran, eta gaur ere, egun seinalatuan, makina bat izango dira.

Astigarraga izango da herririk goiztiarrena. 11:00etatik 11:30ak bitarte bingo musikatua antolatu du Xagu Xarrek, Foru Plazan; eta segidan, haur eta gazteei zuzendutako euskeraren aldeko murala margotzeko aukera izango da, 13:00ak arte.

Eguerdian Hernaniren txanda izango da, Goiz Eguzkik kantu bazkaria antolatu baitu betiko euskal abestiekin, eguerdiko 14:00etarako. Eta arratsaldean, bakarrizketak izango dira Doberak antolatuta, 19:00etan Guria Tabernan, Gorka Olazabal eta Telmo Iruretaren eskutik.

Goizuetan ere bakarrizketek alaituko dute Euskeraren Nazioarteko Eguna. Kasu honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria izango dira protagonista, 'Txizatoki bat eszenatokian' eta 'Hamalau' bakarrizketak eskainiz, udaletxeko ganbaran, 18:00etan.

Bihar, bingo musikatua eta hitzaldiak

Euskeraren Egunaren biharamunerako ere, ekintzak atolatu dira Astigarragan eta Hernanin. Erribera kulturgunean, gurasoei zuendutako hitzaldia izango da, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara: 'Zer egin gure seme-alabek inguru euskaldunagoa izan dezaten'. Hernanin, berriz, euskal abestiekin osatutako bingo musikatua antolatu du Doberak Milagrosan, 18:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!