Azaroaren 29rako Mintzodromoa antolatu zuen Udal Euskaltegiak, eta lehen aldiz elkartu ziren Milagrosa eraikian. Estreinakoz egin bazuten ere, oso pozik agertu dira antolatzaileak: «mingaina astindu eta euskeraz hitz eginez, une atsegin bat pasa genuen». 120 bat lagun elkartu zirela nabarmendu dute, «udal euskaltegiko ikasleez gain, AEK euskaltegikoak, Institutukoak eta Lanbide Heziketakoak, eta baita herritar batzuk ere». Aurkezle lanetan Malores Etxeberria aritu zen.
Amaitzeko, Udal Euskaltegiak eskerrak luzatu nahi izan ditu: «eskerrik asko Mintzodromoan parte hartu duzuen guztioi. 2024an berriro bertan elkartuko garelakoan, segi dezagun euskeraz!».