Finalerdiak eta finala bihar, Hernaniko Xake txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 2a, 00:00

15:30etan hasiko dira finalerdiak, eta segidan jokatuko dute finala.

Finalerdietan aurrez aurre ariko dira: Oxan eta Iban Ramos; eta Julian Romero eta Xerpa.

Bihar emango zaio amaiera Hernaniko Xake txapelketari; izan ere, bihar jokatuko dituzte finalerdiak eta finala, arratsaldeko 15:30etan hasita, Kixkalen. Lau jokalari arituko dira finalerdian: Oxan eta Ibon Ramos arituko dira aurrez aurre; eta Julian Romerok Xerparen aurka jokatuko du. Finalerdiak amaituta, finala jokatuko dute, irabazleen artean.

Arratsaldeko 16:00etan, Kixkal tabernan bertan haurren txapelketa azkarra jokatu dute. 


Sailkapen orokorra

Oxan 4,5 puntu ; Julian Romero 4 puntu; Xerpa 3,5 puntu; Ibon Ramos 3,5 puntu; Joseba 3 puntu, Berrotaran 3 puntu; Jon M. 2,5 puntu; Julen Lizaso 2,5 puntu, Asier 2,5 puntu; Iraitz 2 puntu, Ekai 2 puntu, JR Altuna  3 puntu; Brian 1,5 puntu; eta Iñigo 0 puntu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!