Partidurik galdu gabe amaitu nahi du Hernanik lehenengo fasea

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 2a, 00:00

Hernanik sei partidu jokatu ditu eta seiak irabazi, Gipuzkoako Ligan, eta lehenengo fasea gaur amaituko du Arizmendi A taldearen kontra. Arizmendi hirugarren dago sailkatuta eta partidu berdindua espero da. Lehenengo fasean 24 taldek hiru multzotan jokatzen dute eta hernaniarrek B multzoan agintzen dute. Guztira hamaika partidu jokatuko dituzte, asteburuan, klubeko taldeek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!