Partidu garrantzitsua jokatuko du gaur Ohorezko B mailako taldeak, Bilbon

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 2a, 00:00

Arratsaldeko 16:00etan hasiko da partidua.

Lehenengo faseko azken jardunaldietara iritsi dira taldeak, eta berebizikoa izango da gaur irabaztea.

Partidu garrantzitsua jokatuko du gaur arratsaldean, 16:00etan, Hernaniko Ohorezko B mailako taldeak. Universitario de Bilbao taldearen zelaian jokatuko dute, eta berebizikoa izango da trikoloreentzat garaipena eskuratzea. 

Oso estu daude kontuak sailkapenean, eta amaierara iristen ari da lehenengo fasea. Hiru jardunaldiren faltan, laugarren postuan dago Hernani, bost garaipen eta bi porrot jasota. Universitario de Bilbaok garaipen bat gehiago dauka, eta saikapeneko bigarren postuan dago une honetan. 

Bi porrot jarraian jaso ditu Hernanik, eta hutsegiteak geroz eta garestiagoak izan daitezke. Izan ere, fase honetako lehenengo hiru sailkatuek bakarrik lortuko dute igoera fasea jokatzeko txartela. Garaipenez gain, bonusek ere balio haundia dute. 

18 eta 16 urtez azpikoek Zarautzen jokatuko dute

Gainontzeko taldeei dagokienez,  Zarautzen jokatuko dute 18 eta 16 urtez azpiko taldeek. 16 urtez azpikoak izango dira jokatzen lehenak (10:00), eta 18 urtez azpikoek jokatuko dute ondoren (11:30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!