Urtea indartsu amaituko da Gabonetako ospakizunekin eta bertso lataren egitarauarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 2a, 00:00

Santo Tomas eguna abenduaren 16an antolatu du San Joan Konpartsak.

Abenduan zehar zineklubaren bi saio izango dira, horietako bat Gabonei lotuta. Dantza ikuskizunak, haur eta helduentzako antzerkiak, kontzertuak eta haurrentzako ludoteka ere izango dira, besteak beste.

Abendua Gabonekin lotzen da beti, baina Hernanin bertsoarekin ere estu dago lotuta. Bertso Lata beste urte betez antolatu da eta aurten abenduaren 15ean hasiko da, Santa Barbara elkartean egingo da bertso afariarekin. Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak girotuko dute afalostea. Bertso jaialdia aurten Milagrosan izango da eta Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Jone Uria eta Unai Iturriaga arituko dira bertsotan. Ordurako jakingo da Ibarzabal Bizkaiko txapeldun izango den edo ez. Osiñaga bailaran barrena Olentzerorekin bertsotan ibiliko dira. Bbertso lata amaituko da abenduaren 30an, Gaztetxean, Eli Pagola, Eli Zaldua, Iker Ormazabal 'Tturko' eta Iker Osarekin.

Hilabetean zehar ekitaldi askok osatzen dute kultur agenda. Gaur bertan, haur antzerkia izango da Gure kanoa ikuskizunarekin. Bihar euskeraren egunarekin lotutako ekintzak izango dira Doberak antolatuta. Zineklubak bi eskaintza berezi prestatu ditu. Abenduaren 13an Paterson filma eskainiko da Biterin eta Gabonetarako emanaldi berezia prestatu dute abenduaren 28an. Egun horretan Etxean bakarrik pelikula proiektatuko dute, arratsaldeko 17:00etan. 1990garren urteko film ezaguna doako gonbidapenekin ikusi daiteke Biterin. 

Gabonak izan ez arren abenduaren 14an, Gabon kanten jaialdia herriko abesbatzekin eta ikastoletako abesbatzekin eskainiko da, San Joan Bataiatzailea parroki elizan 20:00etan. Ostegun horretan, dantza gustukoago dutenek aukera dute Biterin Abundance dantza ikusizunarekin. Abenduaren 15ean, Lau urtaroak performance-a eskainiko du KameLahozek KPFn.  

 

Santo Tomas, abenduaren 16an Plaza Berrin

Santo Tomas eguna Hernanin egun batzuk aurreratzen da normalean eta aurten ere horrela izango da. San Joan Konpartsak abenduaren 16an, larunbatean, jarriko du postua Plaza Berrin goizean zehar. Hernaniko auzo ezberdinetan zehar ere jarriko dira postuak eta txistorraz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Ttarla Dantza taldeak kalejira antolatu du erdigunean, abenduaren 16an eta ohiko erromeria, Patxi Perezekin, eta kalez kale kantari antolatuko dira.

Dantza pieza laburrak ikusteko aukera eskainiko da Biterin abenduaren 19an eta Hernani Musika Eskola Publikoko teklatu taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 20an Biterin. Gabonen aurretik, Baginaren bakarrizketak antzezlana izango da abenduaren 22an.

Gabonetako ohiko ekitaldiak: Olentzero eta Mari Domingi, erronda, kale buelta, Errege Kabalgata... aurten ere antolatuko dira eta Mamut haur antzerki familiarra abenduaren 27an eskainiko da. 24 ordu aurretik, Matraka ma non troppo tailerra eta ikuskizuna izango da eta haurrentzako ludoteka kiroldegian 27tik 29ra egongo da jarrita. Urteari amaiera emateko, Willis Drummond-en kontzertua izango da eta urteari hasiera emateko, urtarrilaren 3an, Kutxartean haur antzerkia eskainiko da. 

 

ABENDUKO KULTUR AGENDA

HERNANI

GAUR

12:00 Haur Antzerkia Gure kanoa. Adina 4 urte. Biterin. Sarrera 3,50 euro. Biteriko leihatilan edo online kultura.hernani.eus webgunean. 

ABENDUAK 13

19:00 Hernani Zinekluba. Paterson. Biterin. Sarrera 3 euro. 

ABENDUAK 14

19:30 Dantza. Abundance, Osa + Mujika. Biterin. Sarrera 8 euro.

20:00 Gabon kanten jaialdia. Herriko eta ikastoletako abesbatzak. Parrokian.

ABENDUAK 15 

20:00 Lau urtaroak performance zikloa. Kulturarteko Plaza Feminista

ABENDUAK 16 

11:00/18:00-21:00 Santo Tomas Eguna San Joan Konpartsak antolatuta Plaza Berrin. Erromeria Patxi Pérez taldearekin.

ABENDUAK 16

12:00 Ttarla Dantza Taldearen kalejira erdigunetik.

ABENDUAK 16
Kalez Kale Kantari erdigunetik.

ABENDUAK 18

18:30 Emakumeen Euskal Literatura Mintegia, Udal Liburutegian. Jasone Osoro berak zuzenduko du 12etan bermuta liburuaren mintegia.

ABENDUAK 19 

19:30 Dantza pieza laburrak Bihar, Ainhoa Usandizaga. Reset, Igor Calonge. Biterin. Doako Sarrera.

ABENDUAK 20 

18:30 Kontzertua 'Hernani' Musika Eskola Publikoko teklatu taldeak. Biterin.

ABENDUAK 22 

19:30 Antzerkia. Baginaren bakarrizketak. Biterin. Euskeraz. Sarrera 8 euro.  

ABENDUAK 24 

12:00 Gabon Gaueko kale buelta. Irteera Milagrosatik. 

ABENDUAK 24 

17:00 Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera. Kalejiraren irteera Zinkoeneatik. 

ABENDUAK 24 

20:00 Gabon Gaueko Erronda. Musika Bandarekin. Irteera erdigunea. 

ABENDUAK 26

17:00 Tailerra Matraka ma non troppo. Birziklatutako materialekin musika tresnak sortzeko tailerra eta ikuskizuna. Milagrosan. Doako sarrera. 

ABENDUAK 27 

18:00 Haur antzerkia. Mamut. Sarrera 3 euro. Euskeraz. Biterin. Familiarra.

ABENDUAK 27-29 

Haurrentzat Ludoteka Kiroldegian. 

ABENDUAK 28 

17:00 Zinekluba. Gabonetako saio berezia. Etxean bakarrik. Biterin. Doako sarrera gonbidapenekin. 

ABENDUAK 30

22:00 Kontzertua. Willis Drummond. Biterin. Sarrera 8 euro. Kontzertu hau zutik egingo da. 

ABENDUAK 31 

17:30 Urtezahar eguneko erronda. Hernaniko Ohitura Zaharrak.

URTARRILAK 3 

18:00 Haur antzerkia. Kutxartean. Biterin. Euskeraz. Sarrera 3,50 euro.

BERTSO LATA

ABENDUAK 15

20:00 Bertso afaria. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña. Santa Barbara Elkartean.

ABENDUAK 22

19:00 Bertso jaialdia Milagrosan. Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Unai Agirre eta Unai Iturriaga.

ABENDUAK 24

Olentzero Osiñaga bailaran barrena.

ABENDUAK 30

20:30 Bertso saio berezia. Izena eta izana. Eli Pagola, Eli Zaldua, Iker Ormazabal eta Iker Osa. Gaztetxean.

 LITERATUR SOLASALDIAK

ABENDUAK 12

19:00 Bahiketa. Asel Luzarraga. Gidaria: Ane Mayoz. Udal Liburutegian. 

ABENDUAK 13

19:00 Yo asesino. Antonio Altarriba. Gidaria: Slawka Grabowska. Udal Liburutegian. 


ERAKUSKETAK

ABENDUAREN 4TIK 15ERA 

Olio pinturak, Julian Gómez Burgueño.

GAZTELEKUA

BIHAR

16:30 Euskeraren eguna.

ABENDUAK 5 

17:00 Merienda osasungarria.

ABENDUAK 12-14

17:00 Neguko apaingarriak.

ABENDUAK 16

16:30 Eskulanak. Neguko oporraldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!