'Toto' antzezlana gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 1a, 00:00

'Toto' antzezlana oholtzaratuko dute gaur arratsaldeko 19:30etan, Miren Gojenola hernaniarrak eta Asier Hernandezek. Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera Antzerki Zikloaren hirugarren saioari, Biterin. TOTO, komedia olinpikoa da; belaunaldiz belaunaldi iraun duen sagastien adina dauka edota txakurkume batena ere bai. Antzezlan honek, maitasunaren zuri-beltzaz hitz egiten du oro har. Era berean, bihar, antzerki ziklotik kanpo, 'Gure kanoa' antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute herriko txikiek, 12:00etan, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!