Asteartean hasiko dira Kontrakantxaren urteurreneko jarduerak

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 29a, 00:00

'Sasoi bete hamazazpi' lelopean, urteurrena ospatzeko egutegia prestatu dute Kontrakantxa gaztetxeko kideek. Lehenengo jarduera datorren asteartean izango da, abenduaren 5ean. Bertso afaria antolatu dute gaztetxean, Eñaut Martikorena, Aitor Bizkarra eta Maide Garmendia bertsolariekin. Txartelak eskuragarri daude Txilin eta Goiz Argin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!