Aurtengo neguko oporretan ere Negulekuak antolatu ditu Kanika Aisaldi taldeak; iaz bezala, urtarrilaren 2tik 4ra Beizamara joango dira. 2010 eta 2017 urteen artean jaiotako gaztetxoei zuzendutako egonaldia izango da.
Egonaldiaren prezioa 50-60 euro ingurukoa izango dela aurreikusten dute Kanikako kideek, baina aurrerago emango dituzte datu zehatzak, aterpetxearen eta haur kopuruaren arabera ezarriko baitute azken prezioa.
Bertara joateko asmoa dutenek dagoeneko eman dezakete izena kanika.aisia@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Epea abenduaren 17an amaituko da. Informazio gehiago nahi duten pertsonek 623 016 905 telefonora deituta edota Kanikaren sare sozialetara idatzita lortu dezakete.