Larunbat honetan izango da Burrunba Hernaniko Gazte Euskaltzale taldeak antolatutako bertso bazkaria. Eguerdiko 14:00etan jarri dute hitzordua Elur Txorin, eta kantuan arituko dira Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo bertsolariak. Bazkarirako txartelak Zintzarri tabernan eskuratu daitezke, 25 euroren truke.