Zaintza zerbitzua eskainiko dute bihar AEK-n

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 29a, 00:00

Greba eguna dela eta, zaintza zerbitzua eskainiko dute bihar Hernaniko AEK-ren egoitzan. Kaxkardiko, Doberako, AEK-ko eta udalekuetako kideak izango dira begiraleak, eta jarduera ugari antolatu dituzte haurrentzat. Haurrak bertan utzi nahi dituztenek mezua bidali behar dute grebafeministazaintza@gmail.com helbide elektronikora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!