Bueltan da mintzodromoa

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 00:00

Beste urte batez, Hernaniko Udal Euskaltegiak mintzodromoa antolatu du eta bihar izango da Milagrosa eraikinean. Saio bakarra izango da 10:00etatik 11:00ak bitarte eta helburua, besteak beste, euskara praktikan jartzea izango da. Udal euskaltegiak gonbitea luzatu die herritarrei, bai euskara ikasten ari direnei eta baita euskaraz dakitenei ere; izan ere, haien hitzetan: «Oso aberasgarria da-eta dakizuna ikasten ari direnekin konpartitzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!