«Anatx» ez da XXVII. Xenpelar Sariko finalean izango

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 00:00

Ostiralean jokatu zen XXVII. Xenpelar Sariaren kanporaketa eta Andoni Mujika hernaniarrak 6. postuan amaitu zuen

Andoni Mujika 'Anatx' Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak XVII. Xenpelar sariko bigarren kanporaketan abestu zuen pasa den ostiralean. Seigarren postuan amaitu zuen saioa eta hortaz ez da abenduaren 8an Niessen aretoan jokatuko den finalean izango.

Osatutako lan guztietatik, ganbarako ariketan bota zituen bertso borobilenak Anatxek. 'Bihar da egun haundia, sekula baino hobea izatea espero duzu' gaiari erantzun behar zioten bertsolariek, eta harrijasotzeari buruzko bertsoaldi ederra eskaini zuen. 

Azkenean, honela geratu zen sailkapena:  Garazi Navarro (236), Emaitz Murua (235,5), Haira Aizpurua (233,5), Ekain Alegre (229), Libe Goenaga (228,5) eta Andoni Mujika 'Anatx' (224,5).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!