Aldabe eta Barrenetxea finaletik garaipen bakarrera daude

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 00:00

15-13 eta 15-4 gailendu zaizkie Segurolari eta Juaneneari, Binakako Torneoan. Aiestaranek galdu egin du Bigarren Mailan.

Aldabek eta Barrenetxea IV.ak 2-0 (15-13 eta 15-4) irabazi zieten Segurola eta Juaneneari, Binakako Erremonte Txapelketako laugarren jaialdian. Emaitza honekin, nafarra eta hernaniarra finaletik garaipen bakarrera jarri dira. Euren hiru partiduak 2-0 irabazi dituzte, eta 12 punturekin finalerdietarako sailkapena eskura dute. Galtzaileek ez zuten punturik lortu, eta hiru punturekin jarraitzen dute.

Partiduak bi zati oso desberdin izan zituen. Lehenengoan berdintasun haundia izan zen, eta lau pelotariak maila bikainean aritu ziren. Berdinketak etengabeak izan ziren lehen setean, eta hamarnakoan atzelariek lau tanto zeramatzaten bakoitzak, eta aurrelariek bost.

Dena aldatu zen 11-13koaren ondoren. 15-13 irabazi zuten lehenengo seta, eta bigarrenak ez zuen emoziorik izan. Segurola eta Juanenea desagertu egin ziren, eta Aldabek eta Barrenetxeak erraz irabazi zuten. 

Bigarren Mailako partidua bikaina izan zen. Loitegi-Eskuderok garaipena lortu zuten hirugarren setean, 8-7ko partzialarekin, Goikoetxea eta Aiestaranen aurka. Lehen seta 15-9 amaitu zen gorrientzat. Urdinek 11-15 erreakzionatu zuten bigarrenean, eta hirugarrena Loitegi eta Eskuderoren alde erori zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!